Merezitako lehen garaipena neskek (2-0)

Vídeo
Merezi zuten. Gaur eguerdian iritsi da nesken lehen garaipena denboraldi honetan bi eta huts irabazi eta gero Rayo Vallecanori Zubietako z7an. Txuri-urdinek hasi bezain pronto lortu dute lehena Nahikari Garciaren eskutik eta aurrelari urnietarrak lortu du bigarrena azken minutuetan. Realak lehen garaipena nahi zuen egindako lana berrindartzeko hiru puntuekin eta hasieratik nabari egin da. Nahikari Garciak ireki du markagailua bosgarren minutuan Nuria Sanchezen asistentzia bateri etekina aterata. Kanpokoak kontraerasora min egiten saiatu dira, baina ezin izan dute arrisku handirik sortu Cristina Cornejoren atean. Igor San Miguelen neskak distantzia handitzeko helburuarekin irten dira bigarren zatira. Naiara Beristainek gutxigatik ez du lortu atezainaren aurrean eta handik gutxira, jokaldi berdintsu batean, Nahikari Garciak bigarren gola gertu izan du. Emaitza gorde eta atzean itxi baino, gora joan dira neskak lasaitasunaren golaren bila eta 77. minutuan iritsi da saria. Nahikari Garciak amaitu du bera eta Itxaso Uriarteren arteko jokaldi polita. Lehen garaipen honek bultzada handia emango die txuri-urdinei datorren astean edukiko duten bi partidei begira. Asteazkenean Zaragozan Zaragoza CFF-en aurka eta asteburuan Zubietan RCD Espanyol hartuko dute. Fitxa teknikoa:Real Sociedad: Cris, N. Sanchez, Soldevila, N. Mendoza, Ramajo, Chini (M. Zelaia, min. 84), Itxaso, Cirauqui (Beristain, min. 60), Manu (Etxezarreta, min. 74), Leyre F. (Aintzane, min. 81), Nahikari. Rayo Vallecano: Gomez, Carreño, Andujar, Santiago (Lopez, min. 81), Mendioroz, Codonal, Fernandez, Auñon (Sheila Garcia, min. 78), Dominguez, Zafra (Vilchez, min. 70), Mari Carmen Garcia (Hye Seon, min. 84). Golak: 1-0: Nahikari, min. 5; 2-0: Nahikari, min. 77. Epailea: Lopez Parra. Txartel horia erakutsi dio etxeko Chiniri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!