REAL SOCIEDAD 4-0 SPORTING CLUB DE HUELVA

Merezitakoa

Vídeo

Realak 4-0 irabazi dio Sporting Huelvari, donostiarren partida bikainean. Aukera asko sortu dituzte eta golak, azken 45 minutuetan iritsi dira.

Partida ez da ondo hasi txuri-urdinentzat, izan ere, hasi bezain laster, onubensetarrek aukera bikoitza izan dute. Lehenengoa, Edgrenen eskuinaldeko barnekaldi baten ondoren, jaurtiketa batekin amaitu da, zorterik gabe. Jarraian, Ruiz erasotzaileak Nanclares ezustean harrapatu nahi izan du areaz kanpotik, baina Mirandeseko atezainak ondo geldiarazi du jaurtiketa. Natalia Arroyoren jokalariek azkar erantzun dute eta Mirari buru, etxekoen lehen abagunea izan dute. Area barruan kontrol on bat egin eta atera jaurtitzen saiatu da lehenengoa egin ahal izateko, baina Balleste azken momentuan iritsi da aukera eragozteko. Lehen zatiaren erdialdean, Eizagirrek pase bikaina bidali dio Amaiurri, atezainaren kontra bakarrik jarri da eta ezkerrez gurutzatu du baloia, baina Chelseak ondo gelditu du jaurtiketa. Eizagirre izan da lehen zatiko protagonistetako bat, eta bere botetan ere lehena izan du area aurrealdetik egindako jaurtiketa batekin, baina baloiak alde egin du zutoin ezkerra urratuta. Eta Eizagirreren beste pase on baten ostean eta Mirariren aukera paregabe baten ondoren, epaileak atsedenaldira bidali ditu bi taldeak.

Txuri-urdinek hasiera frenetikoa izan dute bigarren zatian eta erasoko jokoa planteatu dute lerro aurreratu batekin. Mirarik, partidako beste aipagarrienetako batek, lehenengoa izan du, non atera jaurti ahal izan duen penalti puntutik, baina pasea ematea erabaki du eta kanpokoen defentsak baloia urrundu du. Eta donostiarren unerik onenean, Maddik pase zehatza sartu dio Amaiurri, eta honek bikain definitu du, 56. minutuan etxekoak aurretik jartzeko. Beste aukera argi batek Franssi sartu berria izan du protagonista, eskuin hegaletik korrika egin ondoren, ate aurrean zorterik gabe definitu baitu. Eizagirrek ere abiaduraz irabazi dio Ballesteri, Chelsearen aurrean jarriz, baina atezainak esku ona atera ahal izan du baloia kornerrera bidaltzeko. Eizagirrek berak sortu du partidako abagunerik onena ere, Jenseni bizkarrera pase zehatz bat sartu ondoren, Chelsearen aurrean bakarrik geratu da eta ondo definitu du zutoin luzera bigarrena jartzeko. Azken txanpan, Eizagirrek baloi bat bidali du berriro defentsaren bizkarrera norvegiarrarentzat, eta honek area kanpotik definitu du baloia, gol ikusgarria sartuz. Eta partida ixteko, kontrako zelaian egindako beste lapurreta bat Izarneren golarekin amaitu da 4-0koarekin ixteko partida. 

Txuri-urdinen partida bikaina, berriz ere hiru puntu mereziak lortzeko, azken bi partidetako bolada txarra alde batera utzita. Datorren astean Espainiako hiriburura bidaiatuko dute Real Madrilen aurka jokatzeko. Aupa Real!


Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Nanclares, Le Guilly (Poljac, min. 75), Tejada, Maddi, Izarne, Iris, Etxezarreta, I. Andreia (Jensen, min. 60), N. Eizagirre (kap.), Mirari (Franssi, min. 60) eta Amaiur (Gemma, min. 80).

Sporting de Huelva: Chelsea, Carol, Kühn (Vargas, min. 89), Balleste (kap.), Castelló, Hagman (López, min. 78), Pachu, Balcerzak, Edgren, Ruíz (Simonsson, min. 68) eta Teresa (Hmirova, min. 68).

Goles: 1-0: Amaiur, min. 56; 2-0: Jensen, min. 88; 3-0: Jensen, min. 90; 4-0: Izarne, min. 90 + 2.

Árbitra: Huerta De Aza. Ha amonestado a la visitante Kühn.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!