RCD ESPANYOL B 2-3 REAL SOCIEDAD B

Merezitakoa

Realak 2-3 irabazi dio RCD Espanyol taldeari, bi zati oso desberdin izan dituen norgehiagoka batean.

Etxeko taldea ondo atera da partidara, baina minutuak igaro ahala, Reala hobetuz joan da, jokoa menderatu arte. Aukera garbidenbat izan ondoren, txuri-urdin lehena Intzaren urruneko jaurtiketa batetik iritsi da, eta jarraian, Isasek defentsaren bizkarra hartu, atezainaren aurrean bakarrik geratu, eta zalantzarik egin gabe, huts eta bikoa ezarri du markagailuan. Bigarren zatian, aldiz, hobeto atera da etxeko taldea eta lehen 20 minutuetan markagailua berdintzea lortu du. Nekea nabaritu arren, bihotzez jokatuz, Realak erreakzionatu eta Intzak ezkerreko bandatik bakarkako jokaldi bikain bat egin ondoren, Anoetakoak ez du zalantzarik egin, area kanpotik berriro jaurti eta markagailuan bi eta hirukoa ezarri du.

Garaipen handia txuri-urdinentzat, azken emaitza boladari buelta ematen hasteko. Datorren igandean, etxera itzuliko dira Rayo Vallecanori aurre egiteko.

We are Real!


Fitxa teknikoa

RCD Espanyol: Andrea, Ariadna, Aina, Marina, Nora (Berenger, min 77), Laura (Ainhoa, min. 63), Nayara, Ruth (Ennia, min. 46), Ylenia, Andrea Cano (Renata, min. 77) eta Judit (ruth, min. 46).

Real Sociedad: J. Arrula, Olaetxea, Solo, Omaya, Enara L. (Aiara, min. 46 (debut)), Naroa, Isas, Maren (Garazi, min.74), Intza, Estrada (Helene, min. 46) eta Ixi (Azpirotz, min. 69).

Golak: 0-1: Intza, min. 29; 0-2: Isas, min. 30; 1-2: Nayara, min. 58; 2-2: Ylenia, min. 70; 2-3: Intza, min. 80.

Epailea: Alba Arija, etxeko Nayara, Nora eta Renata zein kanpoko Isas zigortu ditu. 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!