Sanse 2-1 CF Intercity

Meritu handiko garaipena


Sansek 2-1 irabazi dio CF Intercityri, hirugarren taldeko hainbat jokalarirekin jokatutako partida bikain batean.

Bi taldeek joko frenetiko eta zuzena planteatu dute, eta hala erakutsi du Sansek, erdiko sakearen ondoren, Kortajarenak baloi luze arriskutsu bat bidali baitio Martoni, baina jokaldia Vadicek moztu du. Kanpokoek, jarraian, aukera ona izan dute, non Carmona aurrelaria atezainaren aurrean geratu den, baina Marrero erabakitasunez aurreratu da eta jaurtiketa gelditu ahal izan du. Etxekoek kontraeraso on bat sortu dute lehen zatiko azken 5 minutuetan, Agirrek gidatuta eta amaituta, baina area kanpotik gauzatutako jaurtiketak ez du aterik aurkitu. Neurketako une garrantzitsuenetako bat 44. minutuan iritsi da, Martonek bakarkako jokaldi on bat egin ostean, epaileak Vidicen eskua adierazi du area barruan eta penaltia Sergio Franciscoren mutilentzat. Martonek berak gauzatu du jaurtiketa 11 metroetatik, eta eskuineko eskuadraruntz egindako jaurtiketa bati esker txuri-urdinak atsedenaldira 1-0ekoarekin bidali ditu.

Partida Kortajarenaren aukera bikoitz batekin hasi da. Oiartzuar erdilariak ezkerrarekin errematatu du lehenengo, eta Martonek aldaratzea jaso eta baloia takoiz utzi ondoren, 18ak berriz ere errematatu du, baina Gaizkak ondo urrundu du aukera. Jarraian, Alicantekoen erantzuna etorri da, eta Xemiren erdiraketa on bati esker, Guillemek buruz errematatu ahal izan du berdinketa lortzeko 53. minutuan. Txuri-urdinek nagusi izaten jarraitu dute, eta 75. minutuan, Gorrotxategik area kanpotik jaurti du, Azkunek desbideratu egin du ankekin eta baloiak ate barruan amaitu du. Donostiarrek erasoan jarraitu dute eta Gabilondok, kontrako zelaian egindako lapurreta on baten ondoren, hirugarrena egiteko aukera izan du, baina atezainak aukera ondo gelditu du. Eta Arzakek ezker hegaletik egindako jokaldi on baten ondoren, partida 2-1ekoarekin amaitu da.

Bigarren filialeko jokalariz beterik taldea eta, hala ere, Sergio Franciscoren mutilek ligako bigarren postuan jartzeko balio dieten hiru puntuak lortu dituzte. A zer garaipena! Datorren astean Bartzelonara bidaiatuko dute Barsa Atleticen aurka jokatzeko. Aupa Sanse!


Fitxa teknikoa:

Sanse: Marrero, Gabilondo, Arambarri (kap.), Cantero, Ezkurdia (Zoilo, min. 72), Gorrotxategi, Kortajarena, E. García (Dadie, min. 61), Teijeira (Arzak, min. 72), Martón (P. Rodríguez, min. 85) eta Agirre (Azkune, min. 61). 

CF Intercity: Gaizka, Guillem, Vadic, Álvaro (kap.), Cristo, Marí (Roige, min. 76), Undabarrena (Etxaniz, min. 62), Xemi (Bellotti, min. 62), Soldevila, Carmona (Herrera, min. 46) eta Piñán. 

Golak: 1-0: Martón (pen.), min. 45; 1-1: Guillem, min. 53; 2-1: Azkune, min. 75.

Epailea: López Jiménez. Etxeko Arambarriri eta kanpoko Cristo eta Vadiki atera die txartela.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!