SODUPE 3-3 REAL C

Meritu handikoa

Gure hirugarren taldeak hiruna berdidu du denboraldiko azken neurketan Soduperen aurka. Neurketa ezinhobeto hasi da Aldasororen golari esker, atezainaren aurreran bakarrik geratu eta barkatu ez duenean. Hortik gutxira, bizkaitarrek berdinketa lortu dute Urtziren falta jaurtiketa bati esker. Baina Aldasorok bigarrena egin du lehenengo golaren jokaldiaren modua jarraituz. Atsedenaldira iritsi baino lehen, etxekoek binakoa lortu dute area barruan aldaratze bat aprobetxatu ondoren, nahiz eta txuri-urdinak nagusi izan

Bigarren zatia berdin hasi da. Lucberten asistentzia eta Aldasororen hirugarren gola. Berriro aurretik markagailuan. Neurketa aldatu egin da amaitzeko ordu erdia geratzen zenean. Epaileak penaltia adierazi du etxekoen alde, eta Elizondo kanporatu du. Bizkaitarrek ez dute barkatu, markagailuan, hirugarren aldiz, berdinketa jarriz. Azkeneko minutuetan asko ireki da partida, baina ez da emaitza mugitu. Horrela, gure hirugarren taldeak hirugarren postuan amaitzen du denboraldia. Meritu handikoa.

Fitxa teknikoa:

Sodupe: Retamosa, Zuluaga (Iñigo, min. 63), Ormazabal, Larrea, Ibai, Josu (Garrido, min. 63), Urtzi, Pison, Molledo, Ruben, Txapi (Alain, min. 69).

Real C: Bastida, Elosegi, Cachenaut, Blasco (Crotto, min. 46), Lucbert, Elizondo, Olasagasti (Valtierra, min. 72), Gabilondo, Garrido, Galarreta (Irigoien, min. 82), Aldasoro.

Golak: 0-1: Aldasoro, min. 3; 1-1: Urtzi, min. 7; 1-2: Aldasoro, min. 17; 2-2: Cruces, min. 36; 2-3: Aldasoro, min. 48; 3-3: Pison (p.), min. 62

Epailea: Gonzalez Martin. Txartel horia erakutsi die etxeko Larreari eta gorria kanpoko Elizondori (min. 62).

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!