AKORDIOA BKA THALENTSEKIN

Mexikon prestakuntza ematen

Realak lankidetza-hitzarmen bat sinatu du BKA THALENTS erakundearekin. Erakunde horrek nazioarteko kirol-prestakuntzako esperientzia eskaintzen die Mexiko eta Latinoamerikako gazteei. Horri esker, klub txuri-urdinak kirol-garapeneko campusak egingo ditu Mexikon 2022an, 12 eta 23 urte bitarteko haur eta gazteei zuzenduta.

Talde gipuzkoarreko teknikariek Realaren ezagutza eta metodologia helaraziko diete kirolari gazteei, campusetako parte-hartzaileen kirol garapena zein garapen pertsonala aberasteko asmoz. Zubietako egunerokoan bezala, programa horietan neska-mutilen kirol hobekuntza eta hobekuntza pertsonala bilatuko da. Prestakuntza Mexiko eta Latinoamerikako futbolari eta entrenatzaileei zuzenduta egongo da.

BKA ATHLETES

BKA ATHLETESek nazioarteko eta kirol prestakuntzako esperientzia bat eskaintzen die Mexiko eta Latinoamerikako gazteei, hainbat campusen, talentua erakartzearen, prestakuntzaren eta tailerrak ematearen bitartez. Bere helburuetako bat kirolariak modu integralean garatzea da, atzerrira joateko eta kirol esperientzia paregabeak bizitzeko aukerarekin. BKA ATHLETESek LaLiga Santander eta Smartbankeko taldeekin ere lan egiten du, futbolaren laguntzaz ingurune hobea garatzeko aukerak sortuz.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!