BIHAR JASOKO DIRA SARRERAK

Mila pertsona baino gehiago Erroman

Gaur amaitu da datorren urtarrilaren 23an Erroman jokatuko dugun Europa Leagueko partidarako izen-ematea. Abenduaren 23an amaitu zen gure bazkide eta RS Fans eskaera epea eta egun horretan bertan ireki zen zaleentzako epea. Guztira, 1.015 ordezko eman dira izena (578 eskatzaile eta 437 laguntzaile).

Sarrerak bihar, urtarrilak 15, asteazkena, jaso beharko dira Reale Arenako leihatilan, 10:00etatik 20:00etara. Aldez aurretik, Realaren txartela edo sarrerak eskatu zituen pertsonaren NANa aurkeztu beharko da.

Izena emateko bi epeen ondoren eserlekuak soberan daudenez, edozein jarraitzailek erosi ahal izango ditu sarrerak bihar (30 euroko prezio bakarra) Reale Arenako leihatilatik pasatuz gero. Bidaiatuko duten pertsonen NANa aurkeztu beharko da.

Garrantzitsua: izendun sarrerak izango dira. Datu pertsonalak eskatuko dira (izen-abizenak,jaiotze data eta NAN edo pasaporte zenbakia). NAN-a estadioko sarreran eskatuko da. Ez zaio sarrera onartuko eserlekua emandako pertsona ez den beste inori. Heldu batek lagundutako adingabeko batek NAN-ik ez balu, familia liburua aurkeztu beharko du sarreran.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!