40.000 CLAPPERS, ALKAINEK BABESTUTAKO SARIEKIN

Milaka txalo merezi dituzte

Partida historikoa da. Datorren asteartean (21:30ean) RCD Mallorca jasoko dugu Reale Arenan Kopako finalerdietako itzulikoan. Eta gau handiak bezalako giroa espero dugu. Final baterako sailkapena familian ospatzen dugun lehen aldia izan liteke. Hau ez da gehiegitan gertatzen. Arrazoi gehiago etortzeko.

Mosaikoa ereserkian eta txalogarriak partidan zehar

Partida baino lehenagotik girorik onena sortzeko asmoz eta, gero, gureen aldeko zaratarik handiena sortzeko asmoz, gure bazkideek irudi oso berezia duen clapper bat aurkituko dute eserleku bakoitzean. Txalogarri honek, Alkainek babestua, mosaiko bat osatzeko ere balioko du gure ereserki maitea entzutean.

Alkainen zozketa handiak

Gipuzkoako Alkain enpresak amets hau eraikitzen lagundu nahi digu eta txalogailu bakoitzaren atzealdean sorpresa bat oparitzea erabaki du. Atzealdean galdetegi erraz bat aurkituko duzu. Osatu ezazu martxoaren 10a baino lehen eta Alkainen produktuetan trukatzeko 3.000 euroko txartel baten zozketan parte hartuko duzu.

Bestalde, atsedenaldiko ekintzen barruan, joko bat aktibatuko da bideomarkadorean. Joko honetan parte hartzen duten pertsonen artean, Alkainen produktuetarako 500 euroko bale baten irabazlea aukeratuko da. Adi egon.

Aldez aurretik etorri

Reale Arenak guztion laguntza behar duen gau honetan, bazkideei eskatzen diegu behar besteko aurrerapenarekin joateko "Su Ta Gar"rrekin gozatzeko ataurrean, taldeari mosaiko polit batekin harrera egiteko eta finalerdia amaitu arte txalo egiten jarraitzeko. Ematen diguten guztiagatik merezi dutelako.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!