Gaur eta bihar 2.500 zale baino gehiagok txuri urdinez tindatuko dute Milango hiria. Hona hemen partidara joaten direnentzat gomendio batzuk:
- Tokiko agintariek aholkatutako MEETING POINT Piazzale Lorenzo Lotto da, San Sirotik ordu erdira oinez. Han izango gara zain 16etatik aurrera. Gure zaleen kalejira antolatuz gero, 18etan meeting pointean hastea gomendatzen digute.
- GARRAIO PUBLIKOARI dagokionez, hauek dira San Sirora joateko gomendatzen diren bitartekoak:
* 5. metroa (linea morea), San Siro geltokia.
* Tranbia (96. linea Piazzale Axum-eraino), San Siro geltokia.
* Autobusa (49, 64, 78, 80 eta 423 lineak), San Siro geltokia.
San Siro geltokia estadioko 10. atetik hurbilen dagoena da, hau da, bisitarien sarrera den atetik.
- Estadiora aldez aurretik sartzea gomendatzen dizugu, 10. ATEKO SARBIDEAK kontrol bikoitza izango duela jakinarazi baitigute: aurretiko kontrol bat eta hesitutako esparru baten barruko kontrol bat. Zaleak metalen detektagailuekin eta lizentziadun azafatek egindako katxeo-prozedurekin erregistratuko dira, baita txartelaren begizko egiaztapen batekin ere.
Segurtasun-kontrolaren ondoren, sarrerak eskaneatuko dira, eta, sartzeko tornua gainditu ondoren, 9. dorrerako bide batera sartuko dira. Handik, 3. sektoreraino igo beharko dute. Partidaren amaieran, poliziak sektore esklusiboaren barruan itxaroteko eska diezaieke gure zaleei (30 minututik ordubetera). Zelaitik irteteko orduan, San Siroko 10. dorreko arrapala ere erabilgarri egongo da.

