REAL SOCIEDAD 0-0 REAL BETIS

Milimetroengatik

Vídeo

Realak ezin izan du berdinketatik pasa gaurko arratsaldean Reale Arenan Betisen aurka jokatutako partidan. Ondo baliogabetutako hiru golek, horietako bat milimetrikoa, Aitor Zabaletari garaipena eskaintzetik eragotzi ditu txuri-urdinak.

Futbolari dagokionez, Realak ohi bezala jokatu du, baloia ere maite duen Betisekin, eta areara iritsi diren pare bat jokaldi arriskutsu izan ditu. Donostiarrek, Andre Silvari ondo baliogabetutako golaren ondoren, lehen zatiko aukerarik onena izan dute, Zubimendik area kanpotik jaurti eta baloia zutoinera joan ostean, Rui Silvak eskuarekin ukitu eta gero. Sevillarrek ere talka egin dute zutoinarekin, Ayozeren jaurtiketa batean. Atsedenaldiaren aurretik, beste gol baliogabetu bat, jokoz kanpo milimetrikoa, baina ondo adierazitakoa, Andre Silvarena.

Bigarren zatiaren hasieran, zutoinak lehenengoa ukatu die txuri-urdinei berriro ere. Oyarzabalek, faltaz, zutoinera bidali du baloia hesi txuri-berdea irekitzean. Realak kontrola gehiago eraman du, baina kosta egin zaio aukerak sortzea. Andaluziarrek, kontraeraso on batean Diaoren eskutik, aukera ona izan dute. Imanolen mutilek asko estutu dute azken minutuetan, Aitorren omenean garaipena lortzeko, baina denek nahi izan duten arren, ez da iritsi.

Europarako bi hautagairen arteko berdinketa. Reala zertxobait hobea izan da, baina puntuak bidezkoa dirudi. We are Real.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Traore, Zubeldia, Le Normand, Tierney (Aihen, min.84), Zubimendi, Merino (Olasagasti, min.84), Zakharyan (Turrientes, min.58), Take, Oyarzabal (kap)(Magunazelaia, min.76), Andre Silva (Sadiq, min.58).

Real Betis Balompié: Rui Silva, Aitor Ruibal, Pezzella, Chadi Riad, Abner, Altimira (Carvalho, min.73), Marc Roca, Isco, Ayoze, Abde (Rodri, min.73) eta Willian Jose (Diao, min.58).

Epailea: Busquets Ferrer. Txartel horia erakutsi die etxeko Olasagasti eta Le Normandi eta kanpoko Marc Roca, Aitor Ruibal, Ayoze eta Iscori.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!