SANSE 0-1 UD IBIZA

Mingarria

Vídeo

Sansek huts eta bat galdu du Ibizaren aurka oso partida parekatu batean azken minutuetan jasotako gol baten ondoren.

Lehen zatia oso parekatua izan da. Sanse kontrol pixka bat gehiagorekin eta kanpokoak ahal zutenean luzatuz. Karrikaburu izan da zati honetako aukerarik argienaren protagonista, buelta erdian errematea egin eta Germanek baloia urrundu duenean gola saihesteko. Ibizak, urruneko erremateren batean izan ezik, ez du arriskurik sortu Ayesaren aurrean.

Bigarren zatian, kanpokoak arrisku handiagoarekin iristen hasi dira, eta txuri-urdinei gehiago kostatu zaie aurkariaren ateraino iristea. Partida golik gabeko berdinketara bideratzen ari zenean, Ibizak partidako gol bakarra sartu du, Villarren erremate gurutzatuarekin bukatu den taldeko jokaldi baten ondoren.

Azken txanpan porrot mingarria jaso du Sansek, nahiz eta orokorrean ez den aurkaria baino gutxiago izan. Bidea luzea da eta oraindik asko dago egiteko. Ostiralean Molinon bisitatzea tokatuko da. Aupa, Sanse!


Fitxa teknikoa:

Sanse: Ayesa, Gabilondo (Martón, min.88), Blasco, Gonzalez de Zarate, Romero, Pokorny, Olasagasti, Sangalli (kap), Djouahra, Valera (Alkain, min.63) eta Karrikaburu (Magunazelaia, min.63).

UD Ibiza: German, Fran Grima (kap), Galvez, Ruben, Morillas, Javi Perez (Nono, min. 84), Manu Molina, Ekain (Davo, min.68), Cifuentes (Miki Villar, min.74), Javi Lara (Diop, min. 84) eta Castel (Guerrero, min.68).

Gola: 0-1: Miki Villar, min.85.

Epailea: Galech Apezteguia. Txartel horia erakutsi die etxeko Romero eta Pokornyri. Kanpoko Guerrerori txartel gorri zuzena erakusi dio (min. 83)

Asistentzia: 845 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!