SANSE 0-1 BURGOS CF

Mingarria

Vídeo

Gaur ere ez. Sansek bolada txarrarekin jarraitzen du Reale Arenan eta huts eta bat galdu du Burgos CFen aurka. Txuri-urdinek gehiago merezi izan dute, batez ere bigarren zatian, baina zorterik gabe jarraitzen dute ate aurrean eta puntuek beraien zelaitik alde egin dute berriro

Donostiarrek ondo hasi dute partida, jokoa kontrolatuz eta area ertzeraino dinamismoz iritsiz. Hor, azken pasea falta izan zaie eta Alkain eta Navarroren jaurtiketekin saiatu dira kanpotik. Burgosekoak ez dira Ayesaren atera iritsi, baina ordu erdia pasata, jokaldi azkar batean, aurrea hartu dute Ernestoren golaren bitartez. Berriro korrontearen kontra arraun egitea egokitu zaio Sanseri.

Bigarren zatiaren hasiera itxaropentsua izan da, Lobeteren bakarkako saiakerak ez baitira saritik urrun egon. Alonsoren mutilak bide guztietatik saiatu dira, baina ez da modurik egon. Martin berdintzeko zorian egon da, baina errematean ez du zorterik izan. Burgoseko taldeak ere abantaila handitzeko aukera izan du, zutoinera joan den Valcarceren eskuinkada batekin. Donostiarrek txistua jo arte estutu badute ere, beraien ahaleginak ez du saririk izan.

Txuri-urdinen sailkapeneko egoerak okerrera egin du. Gipuzkoarrak ez dira sarituta ikusten ari, puntu moduan, beraien futbola eta errendimendua. Bolada aldatuko da, ziur. Aupa, Sanse!

 

Fitxa teknikoa:

Sanse: Ayesa, Blasco (Karrikaburu, min.68), Gonzalez de Zarate (Garrido, min.87), Pokorny, Sangalli (kap), Olasagasti, Alkain (Djouahra, min.60), Martin, Navarro (Aldasoro, min.46), Lopez (Marton, min.87) eta Lobete. 

Burgos CF: Caro, Alvaro, Cordoba, Grego, Matos, Mumo (Undabarrena, min.84), Elgezabal, Navarro (Alarcon, min. 90+2), Ernesto (Riki, min.65), Valcarce (Andy, min.84) eta Juanma (kap)(Medina, min.65). 

Gola: 0-1: Ernesto, min.37.

Epailea: Quintero Gonzalez. Txartel horia atera dio Sanseko Pokornyri.

Asistentzia: 3.586 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!