REAL MADRID CF 7-1 REAL SOCIEDAD

Mingarria

Vídeo

Realak zazpi eta bat galdu du gaur gauean Real Madriden aurka Alfredo di Stefano futbol-zelaian. Txuri-urdinak hasieratik gaindituta ikusi dira eta porrot mingarria jaso dute. 

Madrildarrak beste martxa batekin atera dira. Bruunek, desbideratuta joan den burukada batekin, eta Lindak, langan jo duen jarutiketa batekin, oso gertu izan dute gola. Txuri-urdinak baloiaren jabetza edukitzen hasi dira minutuek aurrera egin ahala, baina zoritxarreko jokaldi batean Atheneak baloia berreskuratu du eta Letek aldaratu duen lehen errematearen ostean, aurrelariak aldaratzea aprobetxatu du etxekoentzat gaueko lehena sartzeko. Nagusitasunak talde zuriarena izaten jarraitu du, eta Bruunek, Olgak ezkerretik erdiratu ondoren, aldea handitzea lortu du. Donostiarrez ez dute erantzutik aurkitu eta Atheneak Lindaren pase sakon bat aprobetxatu du Leteren aurrean definitzeko eta hirugarrena egiteko. Txuri-urdinak lehen zatiko azken minutuetan esnatu dira eta, Jensenen bi aukera onen ostean, Nereak Misaren aldaratze bat aprobetxatu du bere taldearen itxaropenak bizirik mantentzeko.

Txuri-urdinek inertzia horri eustea lortu dute aldageletatik igaro ondoren, eta Emmak, area kanpotik egindako erremate batekin, gertu izan du bigarrena. Baina donostiarren nagusitasuneko hamar minutu eskas hauen ondoren, etxekoak gehiago izan dira berriro ere. Zenbait abisuren ostean, Rasok garaipena bideratzea lortu du erremate gurutzatu batekin Misaren baloi luze bat aprobetxatuta. Rociok, Zornozaren falta jaurtiketa baten ondoren, bosgarren gola lortu du buruz. Maite Orozek seigarrena egin du amaierarako ordu laurdenera eta Fellerrek, azken minutuetan, madrildarren zazpigarren eta behin betiko gola lortu du. Txuri-urdinek hainbat aukera garbi izan dituzte emaitza aldatzeko, baina gaur ez zen eguna.

Porrot mingarria inoiz eroso sentitu ez den Realarentzat. Lehenbailehen ahaztu eta datorren larunbatean Zubietan Sevilla FC taldearen aurka jokatuko duten partidan jarriko dute arreta. We are Real.

Fitxa teknikoa:

Real Madrid CF: Misa, Oihane, Rocío, Kathellen, Olga (kap.), Teresa (Freja Siri, min. 69), Toletti (M. Oroz, min. 58), Raso, Linda C. (Feller, min. 58), Athenea (Olaya, min. 69) eta Bruun (Zornoza, min. 58).

Real Sociedad: Lete, Emma, Etxezarreta (Vanegas, min. 46), Tejada, Bernabé (Izarne, min. 62), Apari (I. Arnaiz, min. 72), Andreia, Lorena (Mirari, min. 46), Jensen, N. Eizagirre (kap.) (Jacqueline, min. 72) eta Franssi.

Golak: 1-0: Athenea, min. 17; 2-0: Bruun, min. 26; 3-0: Athenea, min. 36; 3-1: N. Eizagirre, min. 45+2; 4-1: Raso, min. 54; 5-1: Rocío, min. 65; 6-1: M. Oroz, min. 77; 7-1: Feller, min. 85

Epailea: Cebollada Lopez. Txartel horia erakutsi dio kanpoko Vanegasi.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!