TRIANGULARRA SD EIBAR ETA CA OSASUNAREN AURKA

Minutuak pilatzen

Realak triangular bat jokatu du gaur arratsaldean Lerinen (Nafarroa), lehenengoan SD Eibar garaituz (1-3) eta bigarrenean CA Osasunaren aurka porrota jasoz azken minutuan (1-0).

Lehen partidan, 45 minutukoa bakoitza, Reala Eibar baino gehiago izan da hasieratik. Hainbat helduera arriskutsuren ondoren, txuri-urdinek aurrea hartu dute markagailuan 9. minutuan Nerearen bitartez, ez baitu barkatu penalti puntutik. Handik gutxira, Jensen aldea handitzeko zorian egon da, baina bere jaurtiketa gutxigatik kanpora joan da. Partida berdinduz joan da eta ordu erdia bete baino lehen, armaginek lehia berdindu dute Irati Martinek area barrutik egindako erremate batekin. Txuri-urdinek amaierara arte jarraitu dute eta, azken minutuetan, Marenek bigarrena sartu du, Nerearen asistentzia aprobetxatu eta jokaldia jaurtiketa on batekin amaitu ondoren. Azken jokaldian, Intzak kontraeraso bat aprobetxatu du garaipena ziurtatzeko.

Bigarrenean, Osasunaren aurka, Reala berriro ere nagusi izan da zelairatu denetik. Lehen aukera, hori bai, gorritxoen bitartez iritsi da, Arantxaren errematea apur bat desbideratuta joan ostean. Gemmak berehala erantzun du txuri-urdintzat, langa gainetik joan den falta erremate zuzen batekin. Norak gipuzkoarren artean onena izan du, jaurtiketa estu batekin atezainak baloia aldendu eta zutoi ondotik kanpora joan eta gero. Partida azken txanpan berdindu da eta, luzapenean, Vilariñok gorritxoei garaipena emateko neurketako gol bakarra egin du.

Realak minutuak pilatzen jarraitzen du, gure internazionaletako biren eta Ceciliaren itzulera barne, ia urtebete geroago. Sentsazio onak denboraldiaren hasiera ahalik eta ondoen prestatzen jarraitzeko, lau aste geratzen baitira. Datorren asteburuan Tafallara (Nafarroa) joango dira UDG Teneriferen aurka jokatzeko.

 

Lehen partidako hamaikakoa: Julia (O. Santana, min. 31), Etxezarreta, Haizea, Specht (I. Arnaiz, min. 31), Estrada, Maddi, Intza, N. Eizagirre, Gemma, Franssi (Maren, min. 31) eta Jensen (N. Sarriegi, min. 31).

Bigarren partidako hamaikakoa: O. Santana, Etxezarreta, Specht, I. Arnaiz, Etxebeste, Maddi (Amaiur, min. 18), Maren (Cecilia, min. 18), Aparicio, Gemma (Viles, min. 18), N. Eizagirre eta N. Sarriegi.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!