41 urte bere debutatik

Mito baten hasiera

Vídeo

Gaur ez ditugu golak gogoratuko, ezta ere neurketa bat zehazki. Hala ere, gaurko eguna berezia da Realaren historian. Gaurko egunean klubeko jokalari garrantzitsuenetariko bat gogoratuko dugu. Duela 41 urte Jesus Mari Zamoren debuta izan zen Malagaren aurka jokatutako partida batean. Lehen aldiz kamiseta txuri-urdina jantzi eta hamalau urte igaro zituen kamiseta berberarekin. Kamiseta bakarra, bere taldearena, bere sentimenduarena, Realarena. Neurketa gehien jokatu dituen jokalarietakoa da (588 partida). Gainera, gure historiaren urrezko urteetan, laurogeiko hamarkadan, taldeko jokalari garrantzitsuenetarikoa izan zen.

Nork ez du magiazko egun hura gogoratzen? 1981ko apirilaren 26an Realak bere lehen Liga irabazi zuen El Molinonen. Jesus Mari Zamora berberaren gol batek, azken minutuetan, neurketa berdindu eta titulua eman zion txuri-urdinei. Realaren urte hoberenak izan ziren: bi Liga, Errege Kopa bat eta Espainiako Superkopa bat irabazi ziren. Zenbatu ezin diren oroitzapenak, guztiak ahaztezinak, zaleentzat oso maitatua izan zen jokalariarenak. Gaur ez da neurketa bat gogoratzeko momentua. Gaur historian zehar beti berezia izango den jokalari bat gogoratzeko garaia da.

Elkororen debuta

Partida berdinean Francisco Javier Elkorok Realeko jokalari bezala debuta egin zuen. Defentsak azken hamabost minutuak jokatu zituen Malagaren aurka eta txuri-urdin kamiseta urte askotan zehar jantzi zuen.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!