OSASUN, GARRAIO ETA ZALEEN TOPAKETA BALDINTZAK

Monacora bidaiari buruzko informazioa

Realeko zaleak Monacoko Luis II.a Estadioan jokatuko duten partidarako sarrerak jasotzen ari dira gaur. AS Monacok hiru alderdi garrantzitsu helarazi dizkigu Monacon egingo dugun egonaldiari dagokionez:

COVID pasaportea

Nahitaezkoa izango da estadiorako sarbidean aurkeztea, zure NANarekin edo pasaportearekin batera (16 urtetik beherakoak izan ezik). Txertaketa osorik izan ezean, aurreko 72 orduetan egindako PCR edo antigenoen testa aurkeztu beharko da.

Garraioa

Klikatu hemen eta eman izena doako autobusetan (Monaco-Niza)

Tren-lineak eraikitzeko lanen ondorioz, paridaren ondoren ez da trenik egongo. Paridaren ostean Monacotik irteteko garraio aukera bakarra autobus antolatuak edota ibilgailu partikularrak izango dira.

Monacotik Nizara trenez itzultzeko ezintasunaren aurrean, Realak doako autobusak antolatuko ditu Europa Leagueko partidara doazen zaleentzat.

Guztia kudeatu ahal izateko, jakin behar dugu zenbat pertsonak duten interesa autobusez Monako-Niza egiteko. Interesatzen bazaizu, bete goiko formularioa astelehena baino lehen, eta utzi zure datuak eta zure lagunarenak.

Kanpoko zaleen konzentrazioa

Azaldu digutenez, kanpoko taldeko zaleak normalean Nizan (Monacotik 20 kilometrora) edo inguruetan biltzen dira partidaren atarian. Beste aldetik, Monacoko Printzerrian, partidu egunetan edari alkoholdunak saltzea eta kontsumitzea debekatzen duen araudi bat dago (bazkarian izan ezik).

Datorren astearen hasieran, autobusen joan-etorriko ordutegiei buruzko (Monaco-Niza) eta ibilgailu partikularrentzako Monacoko aparkalekuei buruzko informazioa gehituko dugu. Baita zaleen topaguneei buruzkoa ere (meeting point), bai Nizan, bai Monacon, azken kasu honetan Monacon bertan ostatu duten zaleentzat.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!