Espedizio txuri-urdina Salzburgon dago, non bihar 21:05etatik aurrera FC Salzburgoren aurka arituko da UEFA Europa Leagueko final hamaseien itzulerako norgehiagokan. Taldea, jokalari historiko, babesle eta hedabideekin batera, Loiuko aireportutik egin du hegan 11:30ak pasata eta arratsaldeko 14:00ak baino lehen hartu du lur Austrian, giro izoztu baten ongi etorria jasoaz.
Autobusez joan eta gero kontzentrazio hotelera, Sheraton Salzburg Hotela, taldea dagoeneko atseden hartzen ari da arratsaldeko 19:00tan FC Salzburgen instalakuntzetan entrenatu aurretik.
Espedizioa honako 21 jokalariek osatzen dute: Rulli, T. Ramirez, Zubiaurre, Odriozola, Gorosabel, Aritz, Llorente R., Raul Navas, De la Bella, Rodrigues, Illarra, R. Pardo, Zubeldia, Zurutuza, Guridi, Canales, Januzaj, Oyarzabal, Agirretxe, Bautista eta Juanmi.