"Mundial bat jokatzea amets bat da edozein kirolariarentzat"

Realak ordezkaritza izango du Jordanian hilaren 30etik urriaren 21era jokatuko den 17 urtez azpiko Mundialean. Nerea Eizagirrek espainiar selekzioaren deia jaso du zita garrantzitsu honetarako. Toña Is hautatzaileak zuzenduriko taldea A multzoan arituko da Mexiko, Zelanda Berria eta Jordaniarekin batera. Multzoko bi lehenak final laurdenetarako sailkatuko dira. Jokalari txuri-urdina asteazkenean kontzentratuko da Madrilen hilaren 26an Jordaniara joan aurretik.Behin berria ezagutu ostean, www.realsociedad.com -ek Tolosako jokalari gaztea elkarrizketatu du, oso pozik erakutsi dena deialdian sartu ondoren. - Nola jaso zenuen berria?Deialdia atzo arratsaldean ezagutzera eman zen, entrenatzen ari ginen unean eta amaitu ondoren berria ezagutu nuen. Taldeko jokalari guztiek eta gorputz teknikoak zoriondu ninduten. - Amets bat zu bezalako jokalari gazte batentzat.Mundial bat ez da egunero jokatzen, zorte handi bat da, eta amets bat edozein kirolariarentzat. - Nola ikusten duzu taldea Mundialerako? Talde handi bat dugu zelai barruan eta kanpoan. Elkartasun handia dago taldean eta gure arteko harremana bikaina da. Denbora daramagu Mundiala prestatzen eta gogotsu gaude jokatzeko. Entrenamendu guztietan Mundialean pentsatzen dugu eta orain, hain gertu ikustean, taldea gogotsu eta ilusioz ikusten dut. Dugun guztia emango dugu. - A multzoan zaudete, Jordania, Mexiko eta Zeelanda Berriarekin batera. Zein erreferentziak dituzue?Mundial batean partida eta arerio guztiak zaila dira. Neurketa gogorrak ditugu eta ez da erraza izango. - Zein helburu dituzue Mundialerako?Orain arte lortu dugun guztia oso handia da, gure gaitasunak ezagutzen ditugu eta gauzak ondo egiten saiatuko gara, borrokatu eta iritsi behar dena, iritsiko da. - Nola izaten ari da zure hasiera Realean?Oso gustura nago Realean, aurredenboraldia gogorra izan da baina poliki-poliki sentsazio onak hartzen ari naiz. Taldearekin oso pozik nago, jokalari txikiena naizenez asko zaintzen naute. Ilusio handiz nago denboraldi honetan, asko ikasi nahi dut eta zerbait polita egin Realarekin.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!