REAL SOCIEDAD 0-1 FC BAYERN MÜNCHEN

Munichen emaitzari buelta ematera

Vídeo

Reale Arenak gau historikoa bizi izan du emakumezkoen Txapeldunen Ligako multzoen fase aurreko joaneko partidarekin eta futbol zaleentzako norgehiagoka handi batean. Tamalez, emaitzak ez du lagundu eta Bayern Münchenek 0-1 garaitu ditu txuri-urdinak.

Hobeto sartu dira alemaniarrak norgehiagokan eta baloiaren kontrola hartu dute, Reala atzean itxarotera behartuz. Lehen minutuetan aukera argirik gabe, txuri-urdinak berdearen gainean agintzen hasi dira eta Nerea Eizagirrek lehen aukera izan du gora joan den falta zuzen batean. 30. minutuaren atarian Bayernek gola ukitu du, baina Dallmannen jaurtiketa gurutzatuak zutoinean du. Bernaberen jokaldi eder baten ondoren markagailua ireki ahal izan du Gabyk, baina area barruan egin duen jaurtiketa kanpora joan da gutxigatik. Gola atsedenaldiaren atarian iritsi da, Schüllerrek Leterekin buruz buru jarri eta jaurtiketa gurutzatu batekin gainditu duenean. Ikuskizun polita eskaini dute bi taldeek lehen zatian.

Bigarren zatia aukerekin hasi da bi ateetan, Jensenen jaurtiketa batekin, baina desbideratuta atera da. Letek gipuzkoarrak salbatu ditu Schüllerren jaurtiketa atepetik atera ondoren, alemaniarrek errenta handitu zezaketela zirudienean. Hala ere, txuri-urdinak indarberritu egin dira eta Nereak berdinketa izan du bere botetan, baina urruneko jaurtiketak langan jo du. 70. minutuan Nereak baloi bat lapurtu du aurkariaren arean eta Bayern ezustean harrapatzeko zorian egon da. Amaiurrek abagune argia izan du, baina ez du bigarren zutoinean sare barrura bidali. 90 minutu erabakigarri geratzen dira Munichen. Aurrera Reala!

 

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Lete, Allegra, Tejada, Specht, Bernabé (Le Guilly, min.62), I. Arnaiz (Andreia, min.46.), Gaby G., Gemma (Maddi, min.89), Franssi (Amaiur, min.62), N. Eizagirre (cap.) y Jensen. 

FC Bayern München: Grohs, Kumagai, Viggósdóttir (cap.), De Souza da Silva, Gwinn (Damnjanovic, min.83), Stanway, Lohmann, Bühl, Simon (Rall, min.75), Schüller y Dallmann (Magull, min.62). 

Gola: 0-1: Schüller, min.45.

Epailea: Sole Ferrieri (Italia). Txartel horia erakutsi die etxeko I. Arnaiz eta Gaby G.-ri eta kanpoko  Magull eta Kumagairi. 

Asistentzia: 11.479 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!