"Mural honek Realekoa izatearen pasioa eta taldean jokatzeko pribilegioa irudikartzen du"

Dena Donostiako Atano III pilotalekuan hasi zen, lehen Liga tituluaren 25 urtebetetzea ospatu zen omenaldian. Ekitaldi hunkigarri batean, El Molinon futbol zelaian irabaziz 1981ko apirilak 26an Liga eskuratu zuen taldea berriro bildu zen. Enrique Zaldua artista bertan izan zen. "Oso gertutik bizi izan nituen denboraldi horiek eta pilotalekuko omenaldiak hunkitu egin ninduen. Futbolak jendea elkartzeko duen indarraz konturatu nintzen, futbolak sortzen dituen sentimendu hain sendoak", aitortzen du Enrique Zalduak www.realsociedad.com-en aurrean. Hori dela eta, mural bat egitea erabaki zuen. "Laguntzeko beharra sentitu nuen, zerbait egin nahi nuen. Une horretan, Realak egoera larria bizi zuen eta zerbait eman nahi nuen". Horrela jaio zen Zalduaren obra, "Realekoa izatearen pasioa eta taldean jokatzeko pribilegioa irudikatu nahi nuen". Zumarragako artistak lana bukatu ondoren, Anoetako aldagela tunelaren irteeran kokatu zen eta bertan izan da azken urte hauetan. Baina atzo murala Real100 Museoan kokatu zen eta bertan ikusi daiteke 10:30etatik 10:30etara eta 16:30etatik 19:30etara.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!