GOZATU BIHARKO AURRE-PARTIDAZ

Musika eta hamaiketakoa Keler Espazioan

Bihar Keler Espazioa izango da berriro ere familia txuri urdina elkartzeko puntua Girona FC-en aurkako partidaren atarian (14:00ean). Eguerdiko hamabietatik aurrera txoko txuri urdineko hiru guneak izango dituzue eskuragarri: Gastrogune, Haur Gunea eta LG Gaming.

Monday Lup-en Kontzertua

Zuzeneko musika errepikatuko da Keler Espazioan beste talde baten emanaldiarekin: Monday Lup. Kontzertua 12:30ean hasiko da.

Haurrentzako eta LG Gaming guneak

Gazteenek ere gozatuko dute profil horretara bideratutako bi guneekin. Alde batetik, haurrentzako gunea egongo da, 14 urtetik beherakoentza. Gune hau jolasez, puzgarriz eta gaming gune txiki batez osatuta egongo da. 14 urtetik gorakoek giroan sartzen joateko LG Gaming eremu izango dute, bideojokoen azken teknologiekin prestatua.

‘La Real Comedy 'eta Tributuetarako sarrerak

Keler Espazioan egingo diren umore eta musika ekitaldietarako sarreren salmenta martxan dagoela gogorarazten dizugu. ‘Reala Comedy’ saioaren hurrengo emanaldia maiatzaren 26an izango da, Andoni Agirregomezkorta umorista ezagunaren eskutik. Bestalde, Queen taldeak maiatzaren 18an joko du.

Andoni Agirregomezkorta

Queen

*Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke:: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/419/1/004e32cb-7cea-4362-85c4-537b7a3ade79.pdf 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!