GOZATU BIHARKO AURRE-PARTIDAZ

Musika zuzenean Keler Espazioan ere

Bihar Keler Espazioa izango da berriro ere familia txuri urdina elkartzeko puntua Real Madriden aurkako partidaren atarian (22:00ean). Arratsaldeko zazpietatik aurrera txoko txuri urdineko hiru guneak izango dituzue eskuragarri: Gastrogune, Haur Gunea eta LG Gaming.

Sara Azurzaren Kontzertua

Zuzeneko musika errepikatuko da Keler Espazioan beste artista baten emanaldiarekin: Sara Azurza. Gazte donostiar honen emanaldi akustikoa 20:30ean hasiko da. Aperitibo ederra ‘En Tol Sarmiento’ kontzertuaz gozatu aurretik.

Haurrentzako eta LG Gaming guneak

Gazteenek ere gozatuko dute profil horretara bideratutako bi guneekin. Alde batetik, haurrentzako gunea egongo da, 14 urtetik beherakoentza. Gune hau jolasez, puzgarriz eta gaming gune txiki batez osatuta egongo da. 14 urtetik gorakoek giroan sartzen joateko LG Gaming eremu izango dute, bideojokoen azken teknologiekin prestatua.


*Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke:: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/419/1/004e32cb-7cea-4362-85c4-537b7a3ade79.pdf 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!