REAL SOCIEDAD B 5-1 CDE RACING FÉMINAS

Nagusi

Realak 5-1 irabazi du gaur arratsaldean CDE Racing Féminas taldearen aurka jokatutako neurketa. 

Partida hasi bezain laster aurreratu da kanpoko taldea markagailuan. Neurketako lehen abagunea baliatu du Juli Ceballos jokalariak, buruz, gola egiteko. Minutuak aurrera egin ahala hobeto aritu da Reala, eta Intzaren abisu baten ondoren, Ixik berdindu du neurketa. Aurrelari Oiartzundarrak, area barruan bakarrik gelditu den baloia errematatu eta sarera bidali du. Donostiarrak, dinamika ona baliatuz, bi minutu behar izan dituzte aurretik jartzeko. Intzak egundoko jaurtiketa egin du area kanpotik eta zutoina ukitu ostean, barrura sartu da baloia. Jokaldi horretatik 6 minutura, markagailuko aldea handitu dute, Etxebestek eskuin hegaletik erdiratu eta Marenek errematearekin baloia ate barrura bidaliz. 

Aldageletatik igaro ondoren, Realak dinamika berarekin jarraitu du, eta taldeak presio altu bikaina egin ondoren, Intzak defentsaren akats bat baliatu du baloia area handi ertzean berreskuratzeko, eta kanpoko atezaina gainditu du goitik. Azpimarratzeko gehiegirik egon ez den minutu batzuen ondoren, Realak beste gol bat sartu du kontraerasoan. Iruneren esker hegaleko iritsiera bikain baten ondoren, penalti puntura erdiratu, eta barrura joan da Heleneren errematea etxekoen bosgarrena eginez. 

Urtea hasteko garaipen bikaina. Datorren astean Atlético de Madrid C taldearen visita jasoko dute bigarren itzuliko lehen norgehiagokan. 

We are Real!


Fitxa teknikoa:


Real Sociedad: J. Arrula, Etxebeste (Irune, min. 72), Mati (Azpirotz, min. 76), Solo, Enara (Isas, min. 45), Naroa (Haizea, min. 72), Omaya, Isas, Maren, Intza eta Ixi (Helene, min. 66).

CDE Racing Féminas: Anna Reina, Maria Ortiz, Marina M., Marta Guereñu, Carol Hernández (Valentina, min. 56 (Ana Almarza, min. 76)), Sandra Calvo, Paula Rainsanz, Macías (Claudia González, min. 56), Juli Ceballos (Naiara, min. 66), Irati Martín eta Mariajo.

Golak: 0-1: Juli Ceballos, min. 5; 1-1: Ixi, min. 30; 2-1: Intza, min. 32, 3-1: Maren, min. 38; 4-1: Intza, min. 51; 5-1: Helene, min. 73.

Epailea: Nerea Rebollo.

 


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!