REAL SOCIEDAD 2-2 HNK RIJEKA

Napolesen erabakiko da

Realak bina berdindu du Reale Arenan Rijekaren aurka. Puntu horrek zapore gazigozoa du, eta dena irekita utzi du Napoleseko azken jardunaldiari begira.

Lehen zatian txuri-urdinen nagusitasuna ez da gol aukera garbietan islatu. Onena, partida hasi eta gutxira, Isaken jaurtiketa izan da. Hogeigarren minutua bete ondoren, epaileak penaltia adierazi du, baina, ulertezina denez, handik gutxira atzera egin eta jokaldia baliogabetu du. Atsedenaldira heldu baino lehen eta korner baten irteeran, Velkoskik aurretik jarri ditu kroaziarrak bigarren zutoinean egindako erremate baten ostean. Emaitzari buelta ematea tokatzen zen.

Gipuzkoarrak gehiagora joan da dira aldageletatik igaro ostean. Remirok kanpokoen bigarrena saihestu du geldiketa on batekin, beraien zati honetako aukera bakarrenetakoan. Hortik aurrera, etxekoen aukera argiak etengabe. Oyarzabalen burukada, Isaken errematea langara, Januzajen jaurtiketa… Amaierarako hogei minuturen faltan, Bautistak, definizio on baten ondoren, norgehiagoka berdintzea lortu du. Eta gipuzkoarrak ondoen zeudenean, korner jaurtiketa berri batean, bigarrena egin dute kroaziarrek. Kolpe gogorra. Baina berriro altxatu gara, Monrealen ezkerkada batekin berdinketa lortzeko. Txuri-urdinak azken unera arte saiatu dira, baina ez dute lortu nahi zuten saria.

Realak bigarren postuan jarraitzen du eta bere esku jarraitzen du sailkapena, Napolesen irabazten badute, lehen postua lortzeko. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: A. Remiro, Zaldua (Gorosabel, min. 67), Zubeldia, Le Normand, Monreal, Zubimendi, Merino, Silva (Willian J., min. 67), Januzaj (Portu, min. 80), Oyarzabal (kap) (Lopez, min. 80) eta Isak (Bautista, min. 58).

HNK Rijeka: Nevistić, Velkoski (João Escoval, min. 85), Galović, Štefulj, Tomečak, Halilović, Capan, Lončar, Menalo (Anastasio, min. 80), Muric (Pavičić, min. 75) eta Andrijašević (kap) (Yateke, min. 85).

Golak: 0-1: Velkoski, min. 37; 1-1: Bautista, min. 70; 1-2: Lončar, min. 73; 2-2: Monreal, min. 79

Epailea: João Pinheiro (Portugal). Txartel horia erakutsi die etxeko Merinori eta kanpoko Andrijašević eta Halilovići.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!