Gonzalo Arconada

Nesken taldearen entrenatzaile berria

Vídeo

Realak eta Gonzalo Arconadak akordioa lortu dute entrenatzaile donostiarrak nesken futbol taldearen kargu egiteko. Arconadak datorren hiru denboraldirako kontratua sinatu du. Sinadura arratsaldean izan da Anoetako bulegoetan eta, ondoren, Zubietara gerturatu da taldeko jokalariak ezagutzeko eta entrenamendua ikusteko. Lan saioa Gorka Alvarez, Ander Ruiz eta Ekaitz Etxebestek eraman dute, zeintzuk staff teknikoan mantenduko diren bigarren entrenatzaile, atezainen prestatzaile eta prestatzaile fisiko bezala, hurrenez hurren.

Ibilbide luzea aulkian

Gonzalo Arconada (Donostia, 1961) aulkietan esperientzia handiko gizona da. Danaken hasi zuen bere ibilbidea eta Real Union, Tolosa, Beasain eta Sansen jarraitu zuen, non bost urte egon zen lehen taldera salto egin aurretik. Lehen taldean egon eta gero bere lana Burgos, Numancia, Almeria, Tenerife, Mirandes, Jaen eta Barakaldon jarraitu zuen. Orain erronka berri bati ekingo dio, Realeko nesken taldeko entrenatzaile izatea.

“Ilusioz”

Realeko entrenatzaile berriaren lehen hitzak hauek izan dira: “Ilusio dut erronka Berri honetarako. Emakumeen futbolera ohitu beharra dut, baina ilusio handia dut Realera itzultzearekin. Barruan daramaten kluba da eta asko eskertzen dut niganako apostua egin izatea taldea entrenatzeko. Ikasi, lagundu, eta ahalik eta ekarpen handiena egin. Helburua jokalarien errendimendu handiena lortzea da, bakoitzak ahal duen guztia ematea”

Garbiñe Etxeberria, emakumezkoen futbol sekzioko kirol zuzendariak honakoa onartu egn du: “Ez genuen egoera honetan egotea espero, baina emaitzek agintzen dute. Gonzalo Arconadarekin esperientziadun entrenatzailea bilatzen dugu, egunerokoan hobetzera lagunduko diguna, bai futbol maila bai maila psikologikoan”.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!