Realak eta Athleticek derbia jokatuko dute igande honetan Reale Arena bezalako agertoki paregabean.
'Beti da berezia' esaldia errepikatzen dute jokalari guztiek derbiaz galdetzen dietenean, eta hala da, momentu errepikaezinak bizitzen baitira. Neurketa hasieratik zaleen babesa sentitzen dute,sentimendu txuri-urdinak dira inoiz baio gehiago nagusitzen dira, eta hori guztia, Reale Arenan.
Nerea Eizagirre kapitainak aurreko prentsaurrekoan esan duenez, "derbiak beti dira bereziak. Ez da erraza izango, baina gustatzen zaizkidan partida motak dira". Bestalde, Sanchez Vera entrenatzaileak azpimarratu duenez, "mundu honetan aritzen garenontzat, guztiok bizi eta gozatu nahi ditugun partidak dira".
BIGARREN TALDEA
Gorka Alvarezen taldeak Real Oviedo Femenino taldeari egingo dio bisita, pasa den astean lortutako garaipen sendoari jarraipena emateko. Norgehiagoka larunbatean jokatuko da 16:30etik aurrera JR Suarez Fdez zelaian.
Aurrera Reala!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin