BIGARREN ITZULIRAKO

Nobedadeak taldean

Belar hockeyko taldeak ligari ekingo dio berriro otsailaren 24an, Ligako bigarren itzulirako zenbait mugimendu izan dira lehen taldean.

Txuri-urdinek Estefania Cascallares eta Pilar Campoy jokalariak fitxatu dituzte. Cascallaresek 25 urte ditu, River Plate taldetik dator eta aurrelaria da. Campoyk 28 urte ditu, Club Nautico Hacoajetik dator eta erdilaria da. Argentinako selekzioarekin 60 partida jokatu ditu.

Bestalde, Camila Urruti, Marina Urruti eta Sofia Mariatti argentinarrek ez dute taldean jarraituko. Realak eskertu egin nahi die hilabete hauetan erakutsitako konpromisoa eta onena opa die bere etorkizun personal eta profesionalerako.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!