AMETS BAT

Nola prestatzen da amets bat?

Vídeo

Amets Bat ekintzari buruz ia dena ezagutzen dugu. Azken urteetan, Real Sociedad Fundazioak antolaturiko ekimen arrakastatsu honek neska-mutil ugari biltzen ditu Zubietan. Baina zer gertatzen da aurretik? Jakiteko, Real Sociedad TV Herri Ametsa Ikastolarekin egon zen. Hemen duzu bideoa. 

Asteazkenean Amets Bat amaituko da

Datorren asteazkenean hilak 10 denboraldiko azken Amets Bat ospatuko da. Tolosako Hirukide Ikastetxekko, Donostiako St. Patrick's English School-eko eta Zumaiako Maria eta Jose Ikastetxeko 186 ikasleek egun polita pasako dute Zubietan Real Sociedad Fundazioak antolatzen duen ekintza honi esker.

Gaztetxoek instalazioak bisitatuko dituzte, historia eta baloreei buruzko bideo bat ikusiko dute, jolastu eta nesken taldeko eta lehen taldeko jokalari bat ezagutuko dute. Ondoren, Donostiako Aquariuma bisitatuko dute eta datorren igandean, maiatzak 14, Anoetan izango dira Reala animatzen etxeko azken neurketan. Dudarik gabe, esperientzia izugarria izango da realzale txiki hauentzat. 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!