UD Logroñés B 0-1 Real C

Norabide onean

Gure bigarren filialak 0-1 irabazi dio UD Logroñes Bri, azken 15 minutuetan erabakitako partida bizian. Aurkariak 10 jokalarirekin amaitu du partida 82. minutuan gertatutako kanporaketa baten ondorioz. 

Lehen zatian, Mikel Llorenteren mutilek hainbat abagune sortu dituzte kontrako zelaian, baina etxekoen defentsan erakutsitako eraginkortasunak 0-0 eutsi dio markagailuari. Donostiarren artean argiena Lizasok izan du, banakako jokaldi batean, baina baloia langa gainetik bidali du ezkerrarekin. Partidaren erdialdea baino lehen, parekatuago egon dira bi taldeak, eta golik gabe joan dira atsedenaldira. Bigarren zatian, txuri-urdinak erasotzen jarraitu dute eta jokaldi on batean, pase konbinaketa bikain baten ondoren, Merinok, etxekoen defendatzaileak, bere atean sartu du baloia donostiarrak markagailuan aurretik jartzeko 74. minutuan. Partidako azken 10 minutuetan, golaren egileak txartel gorria jaso du, eta etxekoek aukera handirik sortu gabe, epaileak partidaren amaiera adierazi du.

Bigarren garaipena jarraian, eta oraingoan etxetik kanpo. Partidaz partida hobetzen ari dira eta meritu handia dute, Sanserekin jokatzen ari diren taldeko titular batzuk gabe lehiatzen ari baitira. Datorren astean Arenas de Getxoren aurka jokatuko dute Zubietan. Aupa Real!


Fitxa teknikoa:

UD Logroñés B: Ekiza, Viti (kap.), Merino, Olguín, Reinoso, Bonilla (Ouroui, min. 77), Lallana (Fonesca, min. 61), Blanco, Pérez (Pozo, min. 83), Obeng eta Noe.

Real Sociedad C: Arribas, Almandoz, Beitia (kap.), Astigarraga, Agote, Lebarbier, Guibelalde, Arruti (Canales, min. 57), Lizaso (Larrañaga, min. 80), Glez. de Heredia (Mariezkurrena, min. 75) eta Pontones (Orobengoa, min. 57).

Gola: 0-1: Merino (p.p.), min. 74.

Epailea: Ramo Andrés. Etxeko López, Merino, Lallana, Martinez eta Obengi eta kanpoko Lebarbier eta Lizasori atera die txartela. Eta etxeko Merino (min. 82) kanporatu du.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!