Sansek Real Unión Club hartuko du larunbatean José Luis Orbegozo zelaian. Sergio Franciscoren mutilak garaipenarenaren bidera bueltatzeko helburuarekin iristen dira neurketara, azken lau jardunaldietan bi porrot eta bi berdinketa lortu ondoren. Kanpoko taldeak, bestalde, bina berdindu zuen joan den asteburuan Ponferradinaren aurka eta hiru puntuak bilatuko ditu play-off postuetara hurbiltzeko. Igarotzen ari den dinamika aldatzeko aukera du talde txuri-urdinak neurketa honetan. Aupa Sanse!
Zubietako hobekuntza obren ondorioz, z7 eta z4 zelaietako aparkalekuak itxita jarraitzen dutenez, Eskuzaitzeta poligonoa doan (Z7 zelaiaren alboan dagoena) bideko erreil bat gaituko da ibilgailuak aparkatu ahal izateko, hortik oinez sartu ahal izango da. Horrez gain, oinezkoak Zubietako ate nagusitik ere sartu ahal izango dira, beraz, Hipodromoko aparkalekua ere gomendatzen dugu partida honetarako.
REAL C - CD TERUEL (IGANDEA, 16:00)
Gure hirugarren taldeak CD Teruel hartuko du igandean. Txuri-urdinek hiru eta bat galdu zuten aurreko jardunaldian, CD Subizari eginiko bisitan. Kanpoko taldea, bestalde, Tudelanoren aurka berdindu eta gero iristen da neurketara. Aragoiko taldeak ez du galdu ligan jokatutako azken hiru partidatan (garaipen bat eta bi berdinketa).
PARTIDAK ZUZENEAN
Gure taldeek asteburu berri bati aurre egingo diote. Real Sociedad TVren edo beste telebista plataforma batzuen bidez ikusi ahal izango diren partidak hurrengo hauek dira:
Larunbata:
13:00 Emakumezkoen Kadetea - Tolosa CF (RSTV)
15:30 Emakumezkoen C Taldea - Bilbao Artizarrak FK B (RSTV)
Igandea:
10:00 Ohorezko Kadetea - Antiguoko KE (RSTV)
12:00 Ohorezko Jubenilen Nazional Maila - Valvanera CD (RSTV)
15:00 Kadeteen Euskal Liga - Tolosa CF (RSTV)
16:00 Real C - CD Teruel (RSTV)