ANOETAKO BIRMOLDAKETA

Obren egoera

Gero eta gutxiago geratzen da txuri-urdinen ametsa egi bihurtzeko. Anoetako birmoldaketa pauso sendoz darrai eta gure estadio berria gero eta gertuago dago. Ondoren, obraren azken aurrerakuntzak eta datozen astetan egin beharreko lanak zehazten ditugu. 

Dagoeneko egindakoari buruz, Hego Hondoko hondaketa amaitu da, ixkinetako kanpoko zutabeak altxatzen jarraitzen da eta Hego Hondoko hiru garabiak altxa dira.

Datorren asteetara begira, egingo diren lanak honakoak dira:

- Urtarrilaren amaierarako cimentación guztiak egitea espero da, baita Hego Hondoko sotoaren lauza ere, eta Hego Hondoko sotoaren inguruko horma egitea.

- Urtarrilaren erdialde eta otsailaren erdialde bitartean Ekialdeko Tribuna Nagusiaren aurreko pisten hondeaketa egitea espero da, ekialdeko armaila berriko pilotajearekin jarraitzeko.

- Otsailaren erdialde eta martxoaren erdialde bitartean Mendebaldeko Tribuna Nagusiaren aurreko pisten hondeaketa egitea espero da, Mendebaldeko armaila berriko pilotajearekin jarraitzeko.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!