Asteburu honetan Tximist Cup txapelketaren seigarren edizioa ospatu da, Juan Carlos Samaniego Tximist '-en omenezko txapelketa, urte luzez Realeko bir-egokitzaile fisikoa izan zena eta gure emakumezkoen taldearekin bereziki lotuta egon zena.
Asteburuan zehar Juventus FC, Real Madrid, Panathinaikos FC, Atletico de Madrid, Queens Park Rangers FC, KRC Genk, FC Barcelona edo Hannover 96 bezalako taldeak lehiatu ziren. Iaz bezala, Zubietako instalazioetan txapelketaren zati bat hartu zuten, kasu honetan U14 eta U17 mailetako partidak. Bestalde, Hondarribian jokatu ziren U12ko neurketak.
Gure harrobia U16 mailako bere hirugarren taldearekin nagusitu zen, Atletico de Madridek gauza bera egin zuen U14an eta, bere aldetik, RCD Espanyolek U12an irabazi zuen. Txapelketa ixteko eta familiaren omenez, 'Legends' kategorian kokatutako hiruko txapelketa bat jokatu zen, non Realak, FC Barcelonak eta SD Eibarrek parte hartu zuten. Txuri-urdinek lehen postuan bukatu zuten, armaginen eta blaugranen aurretik. Gaur egungo jokalariek gozatzen duten eta gure ‘Tximist’ maiteak hainbeste maite zituen belaunaldi hura izan zen protagonista.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin