UD LOGROÑES B 3-3 REAL C

Ondo landutako puntua

Vídeo

Gure hirugarren taldeak hiruna berdindu du Mundial 82n Logroñes Bren aurka jokatutako norgehiagoka. Ondo hasi du partida talde txuri-urdinak. Ezin izan du aukera garbi asko sortu, baina arriskua sumatu zitekeen etxekoen atean. Partidaren zein baloiaren jabe zen Real C, eta bere horretan jarraitu du talde gipuzkoarrak, markagailuko lehenengo golaren bila. Hala ere, Logroñes B izan da markagailua estreinatu duen taldea. Unai Marrerok defendatutako atera lehenengo aldiz gerturatu eta gola egin du Ali Radjelek urruneko jaurtiketa bati esker. Minutu batzuk beranduago iritsi da etxeko taldearen bigarren gola, eta protagonista bera izan du, Ali Radjel, talde errioxarraren kontraeraso bat baliatuz. Real Ck lanean jarraitu du lehenengo golaren bila, eta horrela iritsi da txuri-urdinen lehenengo gola: Ekain Azkunek penaltia jaurti eta aldaratzea sareetara bidali du. Momentu horretatik aurrera partidaren nondik norakoa ez da aldatu, Real Ck bigarren golaren bila jarraitu du, baina lehenengo zatia 2-1 amaitu da.

Bigarren zatiaren hasieran partida orekatu egin da, baina gure hirugarren taldeak hamar minutu besterik ez ditu behar izan markagailuan berdinketa ezartzeko Ekain Azkuneren bigarren golari esker. Etxeko taldeak ondo erantzun dio Real Cren berdinketari, eta 65. minutuan iritsi da Logroñes Bren hirugarren gola, kasu honetan Enol Rodriguezen eskutik. Hala ere, partidaren kontrolak Real Crena izaten jarraitu du, nahiz eta markagailuak aurkakoa esaten zuen. Etxekoen hirugarren golarekin partida aldapa gora jarri zaio talde txuri urdinari, baina Jorge Agirre arduratu da berriro ere markagailuan berdinketa ezartzeaz sareetara bidali duen burukada on bati esker. Bi taldeek laugarren golaren bila jardun dute azken minutuetan, baina azkenean partida 3-3 amaitu da. Horrela talde txuri-urdinak sailkapeneko erdialdean mantentzen dion puntu bat eskuratu du. Hurrengo jardunaldian Real Ck Multiveraren bisita jasoko du Zubietan.

 

Fitxa teknikoa:

UD Logroñés B: Victor Pradas, Izan Flaño, Ali Radjel (Miki Codina, min.90), Juan Jose Gomez (Iñigo Sanchez, min. 77), Ivan Villoslada (Adrian Ruiz, min. 77), Ander Dulce (Andoni Perez, min. 70), Alex Merino, Iñigo Ochoa, Ivan Vela, Enol Rodriguez eta David Hernandez.

Real C: Marrero, Sukia, Cantero, Dadie (Balda, min.62), Kortajarena (kap.), Teijeira (Agirre, min. 66), Gorrotxategi (Zubillaga, min. 62), Cortes, Azurmendi (Recio, min. 81), Azkune (Arzak, min. 71) eta Marín.

Golak: 1-0: Radjel, min. 13; 2-0: Radjel, min. 17; 2-1: Azkune, min. 28; 2-2: Azkune, min. 55; 3-2: Enol Rodríguez, min. 65; 3-3: Agirre, min. 81

Epailea: Bolado Palencia. Txartel horia atera die Logroñés Bko Ivan Vela, Alex Merino, Juanjo Gomez, David Hernandez eta Enol Rodriguezi, eta Real Cko Azkune eta Cortesi.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!