Realak emakumezkoen taldearen Twitterreko, Instagrameko eta Tik Tokeko kontu ofizialak estreinatu ditu gaur. Bertan Txuri Urdin zaleek gaurkotasun osoa jarraitu ahal izango dute, eta hiru plataforma horien bidez taldetik inoiz baino gertuago egon ahal izango dira. Emakumezkoen futbolak gora egiten jarraitzen du urtez urte, eta klubak hazkunde horretan beste urrats bat eman nahi izan du bi kontu horiek sortuta. Aukera paregabea da jarraitzaileek jokalariak gertutik ezagutu ditzaten, taldearen eduki esklusiboena ezagutu dezaten eta kontuetan parte har dezaten; horretarako, hainbat lehiaketa egingo dira eta sari handiak zozketatuko dira. Gaurtik aurrera, Txuri Urdin zaleek emakumezkoen taldearekin jarraitu eta gozatu ahal izango dute, Twitter, Instagram eta Tik Tok sare sozialen bidez. Ongi etorri, @RelSociedadFEM!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin