REAL SOCIEDAD 1-2 VILLARREAL CF

Oparirik gabe

Vídeo

Errege bezpera txarra. Realak gol bakar batengatik galdu du Villarrealen aurka eta, ziurrenik, ez du esku-hutsik alde egitea merezi izan, baina kanpokoen eraginkortasunak partida erabaki du. Txuri-urdinak oparirik gabe geratu dira urte hasiera honetan.

Bi talde ausart eta erasora jokatzeko moduarekin kontuan hartuta, neurketa irekia eta alaia espero zen. Hala izan da. Gipuzkoarrek, hori bai, euren ohiko jokoarekin agindu dute norgehiagokan, eta nahiko argi iritsi dira Asenjoren ateraino. Jokaldi eder batean, ukitu azkarrekin eta futbolari askok parte hartuz, eskuineraino iritsi da baloia eta Portuk, asistentzia on batekin, baloia jarri dio Willian Joseri lehena sartzeko. Villarreal ere Remiroren inguruetara hurbildu da, baina ez du aukera argirik izan.

Reala oso ondo atera da bigarren zatian, baina kanpokoen aurkako penaltia heldu da, eta Villarrealek partida berdindu du. Triguerosek Remiro gainditu du. Banakoa markagailuan eta berriro hastea tokatzen zen. Merinok langarekin egin du topo. Gutxigatik. Partida zaildu egin da Cazorlak sartu duen golarekin. Neurketa amaitzen eta denbora gutxi aurretik. Realak bultza egin du, baina berdinketa lortu gabe.

Pena urtea horrela astea. Hasiera besterik ez da. Ezer aldatu behar ez duen estropezu bat. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Zaldua, Llorente, Zubeldia (Le Normand, min.62), Monreal, Guevara (Januzaj, min.74), Merino, Odegaard, Portu, Oyarzabal (Kap) eta Willian Jose (Isak, min.71).

Villarreal CF: Asenjo, Mario Gaspar (Kap), Albiol, Pau, Quintilla (Moreno, min.60), Iborra, Trigueros, Anguissa, Moi Gomez (Cazorla, min.60), Chukwueze (Peña, min.82) eta Gerard.

Golak: 1-0: Willian Jose, min.22. 1-1: Trigueros, min.58. 1-2: Cazorla, min.72.

Epailea: Sanchez Martinez. Txartel horia erakutsi die etxeko Zubeldia, Zaldua, Guevara, Januzaj eta Porturi eta kanpokoPau, Mario Gaspar, Moreno eta Albioli.

Asistentzia: 31.538 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!