AIARA AGIRREZABALA 2029

Oraina eta etorkizuna

Vídeo

Realak etxeko talentuaren aldeko apustu sendoa egin du. Aiara Agirrezabalak 2028/29 denboraldia arte luzatu du klubarekin zuen kontratua eta lehen taldeko partaide izango da ofizialki, 24. zenbakidun elastikoa soinean eramanez.

Berastegiko jokalari gazteak Reale Arenan sinatu du kontratu berria, Joseba Ibarburu Realeko presidenteordearekin, Alex Uranga kontseilariarekin, Garbiñe Etxeberria emakumezkoen futbolaren arduradunarekin eta Maider Castillo eliteko emakumezkoen futbolaren arduradunarekin batera.

16 urte besterik ez dituen arren, Aiarak argi utzi du mailarik gorenean lehiatzeko prest dagoela. Uda honetan Espainiako selekzioarekin Europako txapeldun izandakoa da sub-19 mailan, eta elitera egindako jauziak ez du inor axolagabe utzi. Bere heldutasunak eta ikuspegi taktikoak lehen mailan aspaldidanik ariko balitz bezala aritzeko gaitasuna ematen diote.

Grina, adimena eta etorkizun handiko proiekzioa. Horiexek dira Aiara Agirrezabalaren ezaugarri nagusiak: oraina eta geroa ordezkatzen dituen jokalari bat, etxean hazia eta jada bere arrastoa uzten ari dena.

Zorionak, Aiara!


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!