REAL SOCIEDAD 0-2 ATLETICO DE MADRID

Oroimenerako beste denboraldi bat

Amaitu da beste denboraldi zoragarri bat. Atletico de Madriden aurka huts eta bi galdu du Realak gaur, baina helburua beteta zegoen. Emaitzak ez du zapuzten taldeak egin duen lan bikaina.

Atleticoren presio handi batekin hasi da partida eta Linoren golari esker aurretik jarri da kanpoko taldea. Realak bultza egin du golaren ondorioz eta berdinketa lortzeko aukera izan du Beckerren burukada batekin. Atsedenaldia baino lehen, jokaldi polit batean, Braisek Oblaken irteera gainditu du, baina defentsak baloia atera du barrurantz zihoanean. Luzapenean Remirok ondo gelditu du Llorenteren jaurtiketa bat.

Bigarren zatian Reala indartsu hasi da eta Beckerrek abagune ona izan du. Bi areatan aukerak bata bestearen atzetik eman dira. Lehenik, Takeren ezkerkada batekin, Oblakek kornerrera bidali duena, eta, ondoren, Remirok Llorenteri egindako geldiketa on batekin. Realak berdinketa merezi izateko adina aukera izan ditu, baina ez da iritsi. Partidako azken jokaldian, kontraeraso batean, Reinildok Atleticoren bigarrena lortu du.

Horrela, beste denboraldi zoragarri bat amaitzen da. Europan zehar egin ditugun partidak oroimenean geratuko dira luzaroan. Denok batera disfrutatu dugu. Abuztuan ikusiko dugu elkar. We are Real

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Traore, Aritz (kap), Pacheco, Tierney (Aramburu, min.81), Turrientes (Urko Gonzalez, min. 84), Zakharyan (Olasagasti, min.68), Brais Mendez, Barrene (Oyarzabal, min.68), Take y Becker (Andre Silva, min.82).

Atletico de Madrid: Oblak, Llorente, Witsel, Gimenez, Azpilicueta (Reinildo, min. 84), Lino (Hermoso, min.70), Koke (kap), Vermeeren (Riquelme, min.58), De Paul (Saul, min.70), Griezmann y Correa (Morata, min.70)

Golak: 0-1: Lino, min.9. 0-2: Reinildo, min. 94.

Epailea: Sanchez Martinez. Etxeko taldean Pacheco, Brais eta Olasagastik ikusi dute txartel horia. Kanpoko taldean Vermeeren, Koke eta Reinildok. Kanpoko taldean ere, Saulek txartel gorria ikusi du, bi txartel hori ikusi ondoren.

Asistentzia: 30.678

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!