Gure historiako jokalari esanguratsuenetarikoa, Jesus Mari Zamorak, oroitzapen eta bitxikeri ugari partekatu ditu gaur arratsaldean Elkano kaleko dendara Aingeru Espinosak idatziriko ‘Zamora y la Real Sociedad’ liburua sinatuta eskuratzeko hurbildu diren zale guztiekin. Liburuak dituen 500 orrialdeetan klub txuri urdinak biziriko etapa diztiratsu horren hainbat une jasotzen dira.
Garai horretatik egiten den ibilbidea Jesus Mari Zamoraren bizitzaren inguruan egiten da, Don Bosco taldean izan zuen hasieratik jokalari txuri-urdin bezala bizi zituen azken egunetaraino. Idazleak zein jokalari ohiak Realak duen esanahi eta balio guztia islatu nahi izan dute liburuan.
Liburua 24,95 euroko prezioan dago salgai eta gure dendetan saldutako aleen irabazi guztiak Aspanogi elkartera zuzenduko dira (Gipzukoako Haur Minbizidunen Guraso Elkartea).
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin