Osasun partea: Agirretxe

Imanol Agirretxek bihurdura traumatiko bat sufritu zuen bere ezker orkatilan 2015ko abenduaren 30ean eta horrek eragina izan zuen kanpo eta barneko lotailuetan. Hainbat espezialistekin hitz egin ondoren, 15 asteko tratamendu kontserbadore bat egin ostean, etengabeko zeinu eta sintomak murrizteko helburuarekin, apirilaren 11ean ebakuntza kirurgikoa egin zitzaion artroskopiaren bidez. Operatu ondoren, hasieran, dena espero zen bezala garatu zen. Baina orain dela aste batzuk egoera klinikoak ez du hobetu, ebakuntza aurreko zeinu eta sintoma berak izanik. Berriro, zenbait espezialistekin egon da eta proba osagarri egokiak egin dira. Une honetan, egitasmoa lau aste gehiago errehabilitazio espezifikoaren protokoloarekin jarraitzea da, eta ondoren, balorazio berri bat egingo da. Real Sociedad de Futbol SAD-eko Zerbitzu Medikua

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!