Sanse garaipenaren bidera itzuli da. Txuri-urdinek partida bikain bat jokatu dute Andorraren aurka, hiru eta huts irabazita eta denboraldiko bigarren garaipena lortu dute. Aspaldi merezi zuten.
Norgehiagoka ondo hasi da donostiarrentzat, izan ere, lehen jokaldi arriskutsuan Carrerak Andorrako atezaina gainditu du etxekoak aurretik jartzeko. Errenteriako aurrelariak ere gertu izan du bigarrena, baina ez du Garroren erdiraketa bikaina atera errematatzen asmatu. Kanpokoek berdinketa lortzeko abagune argia izan dute, baina Peruk atepetik atera du errematea.
Bigarren zatia lehenengoa bezala hasi da. Carreraren gola eta abantaila bikoitza Ansotegiren mutilentzat. Partida are gehiago jarri da alde, kanpoko futbolari bat kanporatuta. Aurretik ordu erdi izanda, gure filialak ondo kontrolatu du partida eta hirugarren bat ere sartu du Astiazaranen eskutik. Ezkerkada zoragarria.
Hiru puntu oso garrantzitsu gure taldearentzat. Bikain lehiatzen dute, baina garaipenak ez dira beti iristen. Gaur bai, eta askoz gehiago izan daitezela.
Fitxa teknikoa:
Sanse: Fraga, Garro (Dadie, min. 65), Beitia, P. Rodríguez (kap.), Balda, Carbonell, M. Rodríguez (Lebarbier, min. 65), Díaz (Astiazaran, min. 54), G. Gorosabel, Marchal (Mariezkurrena, min. 75) eta Carrera (Ramírez, min. 75).
FC Andorra: Aron, Carrique, Gael Alonso, Bomba, Imanol (Álex Calvo, min. 54), Molina (kap.) (Aitor Uzkudun, min. 74), Villahermosa (Olabarrieta, min. 64), Le Normand (Marc Domenech, min. 64), Minsu, Jastin eta Nieto (Lautaro, min. 74).
Golak: 1-0: Carrera, min. 3; 2-0: Carrera, min. 49; 3-0: Astiazaran, min. 69.
Epailea: Andrés Fuentes. Txartel horia atera die etxeko M. Rodríguez, Carrera, G. Gorosabel eta Baldari eta kanpoko Jastin eta Le Normandi. Kanpoko Gael Alonsori txartel gorri zuzena erakutsi dio (min. 58).
Ikusle kopurua: 2.766 pertsona.