SHERALDO BECKER

Bere lehen orduak

Vídeo

Sheraldo Becker txuri-urdina da. Futbolariak, atzo Poliklinika Gipuzkoan azterketa medikoa egin ondoren, gaur goizean sinatu du bere kontratu berria talde gipuzkoarrarekin. Presidentea eta futbol zuzendaria lagun zituela, Beckerrek Reale Arena ezagutu du Zubietara joan aurretik, Imanol Alguacilen aginduetara lehen entrenamendu saioa egiteko. Entrenamendura joan aurretik, futbolariak Amets Bat jarduera estadioan egiten ari ziren haurrak agurtu eta argazkiak ateratzeko aprobetxatu du.
Futbolaria, Real Sociedad TVko kameren aurrean, "pozik" agertu da bere futbol-ibilbideko etapa berriaren hasiera honetan.
Arratsaldean aurkezpen ofizialaren txanda izango da. 17:00etan izango da, Reale Arenako prentsa aretoan. Ondoren, 18:00etan, Sheraldo Becker estadioko dendan izango da zaleekin lehen topaketa bat izateko.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!