REAL SOCIEDAD 6 – 1 SD HUESCA

Oso sentsazio onak

Vídeo

Aurredendoraldiko lehen lagunartekoa garaipen sendo batekin hasi du Realaren lehen taldeak SD Huescaren aurka. Neurketa ezin hobeto hasi da, Guridiren gol batekin Bautistaren erdiraketa on baten ondoren eta Januzajen ezkerkada bikain baten ostean bigarrena lortzeko. Reala eroso agertu da eta bertsio ona erakutsi du lehen zatian, Andresen ate aurrean aukera onak izan ditu. Hirugarrena Carlos Fernandezek sartu du Januzajen asistentzia baten ostean. Denbora gutxi behar izan du Huescak aldea murrizteko, Escrichek area barruko baloia aprobetxatu du baloia sarera bidaltzeko.

Bi taldeek ia jokalari guztiak aldatu dituzte bigarren zatian, atezainak izan ezik. Merquelanzek jaurtiketa batekin eta Le Normandek buruz aldea handitzeko aukera izan dute, baina bisitariek gola saihestu dute. Willian Josek ere izan du aukera, Barrenetxearen eta Navarroren arteko jokaldi on baten ondoren, baina brasildarraren jaurtiketa gutxigatik joan da. William Josek gol bikaina egin du 71. minutuan, Andres goitik gaindituta. Bosgarrena Navarrok eskuratu du Porturen asistentzia bat aprobetxatuz, eta seigarrena estrategiazko jokaldi batean Le Normanden burukada bati esker.

Garaipen handia lortu du Realak Zubietako lehen lagunarteko honetan. Datorren larunbatean Reale Arenan Alavesen aurka jokatuko du Imanol Alguacilen taldeak.

 

Fitxa teknikoa:

Reala: A. Remiro, Zaldua, Aritz, Pacheco, Rodrigues, Guridi, Turrientes, Guridi, Silva, Bautista, Carlos Fdez. Aihen, Zubeldia, Portu, Merquelanz, Gorosabel, Barrenetxea, Willian J., Le Normand, Navarro, Pokorny eta Ayesa jokalariek ere jokatu dute.

SD Huesca: Andrés Fernández, José Val., Jorge Pulido, Siovas, Marc Mateu, Cristian Salvador, Mikel Rico, Seoane, David Ferreiro, Joaquín Muñoz, Dani Escriche. Bigarren zatian: Abizanda, Ronald, Anglada, Barba, Tomeo, Carrasco, Nwakali, Peñaloza, Enzo Lombardo Carlos Kevin eta Gasca.

Golak: 1-0: Guridi, 2. min: Januzaj, 7min; 3-0: Carlos Fdez., 33. min; 3-1: Escriche, 35. min; 4-1: Willian Jose, 71. min; 5-1: Navarro, 82. min; 6-1: Le Normand, 87. min.

Epailea: Aitor Gorostegui. Txartel horiak: Le Normand eta Barrenetxea.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!