Azken asteak oso hunkigarriak izan dira gure emakumezkoen futbolarentzat. Lehenengo, Europako sailkapen historikoa izan zen; gero, ligako azpitxapelduna; eta denboraldia bukatzeko, Reale Arenako festa. Igandekoa angelu askotatik ikusi dugun ospakizun batekin itxi zen. Bideo honetan, 360º formatuan erakusten dizugu. Eman play-ari, murgildu zaitez festan eta gozatu Txurdin eta Iraiarekin zeremonia-maisu gisa.