MVP-BM SUPERMERKATUAK

Arratsaldean Pagolan ikusiko dugu elkar!

Alexander Sorloth, gure zaleek aukeratutako urtarrilako MVPak, Pagolako (Aiete) BM Supemerkatura egingo duen bisita aprobetxatuko du pasa den hileko MVParen entrega ofizialaren ekitaldira hurbiltzen diren zale guztiekin tarte eder bat igarotzeko.

Gure babeslearekin, Realzale Programako laguntzailea, ostegun arratsaldean egingo da ekitaldia, 17:30ean, Aiete auzoko supermerkatuan. Txuri-Urdinak saria jasoko du, MVParen irabazle Ramon Maria Gomezekin batera, eta ondoren zaleekin egongo da.

Funtzionamendua

Partida bakoitzaren ondoren MVPa bozkatzeari ekiten zaio. Epea itxi ondoren, boto gehien eskuratu duten hiru jokalariek 3 puntu, 2 puntu eta puntu 1 lortzen dituzte, sailkapen orokorrerako. Hilaren bukaeran, kontaketa globalean, hainbat jokalariren artean puntu berdinketa gertatzen bada, futbolari bakoitzak jasotako boto kopuruak edukiko du lehentasuna.

*Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke:: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/419/1/004e32cb-7cea-4362-85c4-537b7a3ade79.pdf

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!