Reale Arena dotore jarri da da emakumezkoen UEFA Champions Leagueko azken fasea jasotzeko. Hilabete batzuetako geldialdiaren eta ziurgabetasunaren ondoren, gure estadioa eta San Mamesekoa izango dira protagonista datozen egunetan. Final-laurdenetako lehena Glasgow City FC eta VfL Wolfsburgo taldeen artekoa izango da, ostiral honetan 18:00etatik aurrera gure estadioan. Ordu berean Atletico de Madrid – FC Barcelona partida jokatuko da San Mamesen. Larunbatean beste bi final-laurdenak jokatuko dira, biak 20:00etatik aurrera: Arsenal FC – Paris Saint-Germain Reale Arenan eta Olympique Lyon – Bayern Munich San Mamesen. Lehen finalerdia lehen bi final-laurdenetako irabazleen artean jokatuko da asteartean, gure estadioan, 20:00etan, eta beste finalerdia zelai zuri-gorrian jokatuko da asteazkenean ordu berean larunbateko kanporaketetako irabazleen artean. Azkenik, final handia Reale Arenan izango da igandean 20:00etatik aurrera.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin