Real Sociedad - Real Valladolid

Ostiralerako informazio baliagarria

Realak eta Real Valladolidek ostiralean neurtuko dituzte indarrak, 21:00etan, Reale Arenan. Lerro hauetan baliagarria den informazioa uzten dizugu:

Ereserkia

Reale Arenara sartzeko ateak 20:00etatik aurrera egongo dira zabalik, hau da, partida hasi baino ordubete lehenago. Jarraitzaileei zelaira garaiz joateko eskatzen diegu, ereserkia entzuten denean berriro ere une polita bizitzeko, azken partidetan gertatzen ari den bezala. Etorri mugikorrarekin eta bateria nahikoarekin! Denon artean lor dezakegu hasierako txistuaren aurretik une zoragarri bat bizitzea.

Infantil txartela

Neurketa hau ikusteko, pertsona heldu bat sartu ahal izango da infantil kategoria txartelarekin. ‘Bat, Bi, Hiru, Lau, Bost, Sei eserlekuarekin’ txartelarekin ere sartu ahal izango da. Etortzeko aukera ez baduzu, zure txartela lagun bati utzi diezaiokezu.

Informazio gehiago.

RS Smart Tag

Gero eta gehiago dira bere elastikoa App Realzaleekin lotzen duten Realeko zaleak. Ostiraleko partidan, zaleek deskontu interesgarria izango dute Reale Arenako tabernetan (tribuna familiarreko erdiko barran eta Fan Zonetan) eskaintzen diren izozkietan (Casa Eceiza), eta dortsalak ere zozkatuko dira apirilaren 26ko BTT Lasarte-Oria proban parte hartzeko. Zozketa gehiago daude martxan une honetan.

Reale Arenako denda

Reale Arenako denda ofiziala ostiralean 10:00etatik partida hasi arte egongo da zabalik.

Online denda.

Txarteldegia

Reale Arenako denda ofiziala ostiralean 10:00etatik partida hasi arte egongo da zabalik.

Online salmenta.

Tabernak

Reale Arenako tabernak eta Fan Zonak ostiralean 20:00etan irekiko dira. Ogitartekoak, edariak, kafea… zerbitzatuko dira. Krispetak erosi ahal izango dira zelaiko hiru Fan Zoneetan. Horrez gain, 2, 6, 11 eta 14 ateetako tabernetan ogitarteko beroak eskainiko dira.

Bai Fan Zonetan, bai tribuna familiarreko erdiko barran, bi zaporetako izozki tarrinak salgai egongo dira: mango eta Cheese & Cake. Casa Eceizaren produktuak dira.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!