Gaur arratsaldean, Michael Robinson eta bere irrati taldea Donostiako Antzoki Zaharrean egon dira bere “Acento Robinson: Derbiak ez dira sekula bukatzen” programa grabatzen. Gainera, hainbat aurpegi ezagun izan ditu bere inguruan: Aritz Garde eta Alvaro Fuentes, Oreja de Van Gogh taldekoak, Andoni Egaña, idazle eta bertsolaria. Martin Caparros, idazle eta kazetaria, eta Karlos Arguiñano eta Eneko Atxa, sukaldariak. Guztien istorio eta anekdotekin, bi orduak oso azkar igaro dira. Entzule eta ikusleek ez dute hitzordu dibertigarri eta aberasgarri hau galdu nahi izan.