Taldeak igande honetan 12:00etan FC Barcelonaren aurka jokatu behar zuen partida atzeratu egin da Realaren taldean COVID-19 kasuen berri izan ostean. Lehiaketa epaileak atzerapena baieztatu du eta partida jokatzeko data berria zehazteke dago.
Lehiaketako epailearen ebazpena
Lehiaketako epaile honek jakin du Real Sociedad Klubak, Emakumeen Futboleko Espainiako Futbol Federazioko Lehen Mailari atxikita dagoenak, ziurtagiri mediko baten bidez, jakinarazten du sei positibo daudela. Ondorioz, kasu zehatzari aplika dakizkiokeen salbuespenezko eta ezinbesteko inguruabarrak direla eta, talde horrek eskatu du atzeratu dadila asteburuan FC Barcelonaren aurka jokatuko den Emakumezkoen Futbol Federazioko Lehen Mailako partida.
ADOSTEN DU:
Real Sociedad de Futbol eta FC Barcelona taldeen arteko partida, Emakumezkoen Futbol Federazioko Lehen Mailakoa, asteburu honetarako aurreikusita zegoena, beste data batera atzeratzea, organo honek zehaztuko duen denboran, hain zuzen ere, hura jokatzea ahalbidetzen duten inguruabar guztiak egiaztatu bezain laster.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin