Munduko Txapelketaren aurretik Reale Arenan jokatuko den azken partidarekin bat eginez, Keler Espazioak zerbitzu zabalagoa eskainiko du gure zaleek familian agur esan eta topa egin dezaten lehiaketaren geldialdiaren aurretik.
15:15etik 20:00etara
Hiru guneak -Gastrogune, Fan Zone eta LG Gaming- aldez aurretik irekiko dira -15:15ean- partida hasi eta bi ordura arte (20:00etan), gastronomiako eta dibertimenduko ia bost ordu adin guztientzat, familientzat, lagunentzat... Eta sorpresak bai partida baino lehen, bai ondoren.
Partida ondoren: Irtera taldearen kontzertua
Partida goiz jokatuko denez, zuzeneko musika partida ondoren izango da eta 18:00etan hasiko da. Oraingo honetan, Irtera pop-rock talde euskaldunaren txanda izango da, Donostiako eta Trintxerpeko artista gazteek osatua.
Partida aurretik: Koreako produktuen doako dastaketa
Bigarren asteburuan jarraian, joan den igandeko arrakastaren ondoren, K-Food janari korearraren doako dastaketa errepikatzeko aukera izango dugu. Horretarako, hiru sukaldari asiarrek janaria prestatuko dute.
‘K-Pintxos los 11’ lelopean, zaletuek dastatu ahal izango dute Koreako produktu klasikoez (pikanteak, gaziak edo gozoak) osatutako 11 pintxoko kaxa osoa doan.
Zelaira sartu ahal izango da zuzenean harmailetan dastatzeko. Gainera, kaxa bakoitzean aurkituko dituzun jarraibideak betetzen badituzu, sari on baten zozketan parte hartuko duzu.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin