REAL SOCIEDAD 3-1 REAL MADRID

Partida bikaina eta hiru puntu

Vídeo

Realak merezitako eta landutako garaipena lortu du gaur goizean Zubietan Real Madridi hiru eta bat irabazi ostean partida borobil batean.

Txuri-urdinak gutxiagotik gehiagora joan dira lehen zatian. Hasiera hobea izan da kanpokoentzat, batez ere bi hegaletatik arriskua sortuz. Beraien gola Marta Cardonak eskuinetik egindako area kanpoko ezkerkada batekin iritsi da. Gol bikaina. Baina gipuzkoarrek saiatzen jarraitu dute eta berdinketa berehala iritsi da, Nereak pase sakon bat eman eta Franssik jokaldia ederki amaitu eta gero. Berdintasuna lehen zati honetan, aukera gutxi eta dena erabakitzeke.

Donostiarrak ez dira konformatu, eta aldageletatik igaro ostean bigarren golaren bila jarraitu dute, kanpokoen jokoa desaktibatzea lortuz, ia ez baitira Realaren areara iritsi. Bigarren zatia hasi eta berehala, Nerearen erremate bikain bati esker, txuri-urdinek emaitzari buelta ematea lortu dute. Markagailuan aurretik joan arren, gipuzkoarrek ez dute atzera egin eta estutzen jarraitu dute. Franssik, korner baten irteeran, aldaratze bat aprobetxatu du neurketa erabakita uzteko. Azkenean, donostiarren ahalegin eta lan handiak saria izan du.

Hiru puntu oso garrantzitsu sailkapenaren goiko postuetarako borroka horretara berriz bueltatzeko. Datorren asteburuan RC Deportivo jasoko dute. Aurrera Reala!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Mariasun, Lucia, N. Mendoza, Tejada, Nuria R. (Etxezarreta, min. 79), Maitane, Gemma (Itxaso, min. 83), L. Baños (Palacios, min. 79), Nahikari (Barbara, min. 67), N. Eizagirre eta Franssi (Cecilia, min. 83).

Real Madrid: Misa, K. Robles, Peter, Thaisa, Kaci (Teresa, min. 68), M. Oroz, Asllani (J. Martinez, min. 68), Jakobbson (Lorena, min. 82), M. Cardona, Ivana eta M. Corredera.

Golak: 0-1: M. Cardona, min. 11; 1-1: Franssi, min. 23; 2-1: N. Eizagirre, min. 52; 3-1: Franssi, min. 82

Epailea: Frias Acedo. Txartel horia erakutsi dio kanpoko Peterri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!